Eszena Nazionalaren jarduera haurtzarotik helduarora garatzen da, eskola-garaian, eskolaldiaren ingurukoan eta eskolaz kanpokoan. Ikastetxeekin, aisialdi zentroekin, gizarte etxeekin eta harrera etxeekin topaketak egitea bultzatu nahi du…
Gizarteratze eta elkartasun logika baten barnean, Eszena Nazionalak publiko aniztasun handia errezibitzen du, lurraldean ugariak diren egitura bitartekariekin partaidetzak plantan ezarriz.
Institutu mediko-hezitzaileak, gizarte-izaerako haur-etxeak, elbarrituen biletxeak, etxe eta harrera-etxe espezializatuak, errehabilitazio motoreko zentroak, eguneko ospitaleak, mendekotasuna duten adineko jendeentzako ostatalekuak, gazte-etxeak eta kultura-etxeak, auzoetako etxeak, gizarte-zentroak, herri-heziketako elkarteak eta abar. Duela zenbait urtetik hona, halako egiturekin egindako partaidetzei esker, harreman hertsia sortu ahal izan dugu pazienteekin, egoiliarrekin, zailtasun sozial, psikiko edo ekonomikoak dituzten pertsonekin. Eszena Nazionala saiatzen da presentzia artistikoa garatzen establezimendu horietan bertan.
Kultur elkarteak eta arte irakaskuntzak
Kontuan harturik diziplina artistiko bat ikasteak obra eta artistei zuzenean aurre egitea dakarrela, Eszena Nazionalak topaketa, tailer eta praktika programa bat proposatzen die parte hartzen duten kultur elkarte eta irakaskuntza zentroei, artista amateurren eta profesionalen arteko trukaketak bultzatzeko. Besteak beste, Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioarekin partaidetza berezi bat existitzen da.
Kultura / Justizia
Kultura eta Justiziako ministerioek hogei urte baino gehiago daramatzate politika bateratua obratzen justiziaren kontrolpean dauden publikoentzat, presoentzat edo ingurune irekian segitutakoentzat. Eszena Nazionala segur da kultura eragile ezin hobea dela nork bere balioa berriz agerian ezartzeko eta pertsona bat birlaneratzeko eta birgizarteratzeko. Hala, proiektu bereziak plantan ezartzeko engaiamendua hartzen du, Pirinio Atlantikoetako gizarteratzeko eta baldintzapeko askatasuneko espetxe-zerbitzuarekin elkarlanean. Proiektu hauek Eszena Nazionalaren programazioaren inguruan eraikitzen dira eta kontuan hartzen dute alor eta adierazpide aniztasuna: hitzaldi musikala, idazketa tailerra, gorputz adierazpena, antzerkia eta abar…