Gaztaroarekin

Arte- eta kultura-hezkuntzako proiektu bat eraikitzea

Eszena Nazionala zure partaide bihur daiteke, programatuak diren artista batzuekin proiektu egituratzaile bat plantan ezarri nahi baduzu. Antzokira etortze soilaz haratago joan nahi duten irakasle, animatzaile edo hezitzaileei zuzentzen zaizkie proiektuak. 

Denboraldiko ikuskizunen eta hainbat hitzorduren ibilbide baten barnean kokatzen dira. 

Proiektuak zure ekarpenak gehituz eta talde artistikoekin hitz eginez eraikitzen dira. Denboraldiko gaietatik abiatuz antolatzen dira, kasuan kasuko ikasgela edo gazte talde bakoitzaren norabide pedagogikoekin loturan. 

Proiektuen adibide batzuk

Jumelage

Métamorphose

Compagnie Syndicat d'initiative

Atelier d’écriture + atelier théâtre + atelier de construction de personnage
Pass Culture

Danses urbaines

Brice Rouchet

Sine Qua Non Art

Initiation aux danses électro et au processus d'écriture chorégraphique
Grandir avec la Culture

Parlements théâtraux

Bérangère Jannelle

Mettre en discussion des articles de la Constitution et de La Déclaration des Droits de l’Homme et du Citoyen. (jeux collectifs, travaux d’écriture de projets de loi, apprentissage de la prise de parole en public)
Jumelage

Danser les mythologies !

Zibel Damestoy & Arthur Barat

Collectif Bilaka

Comment créer des partitions chorégraphiques à partir des contes de la mythologie basque ?
institut Don Bosco

We live in Baiona

Patxi Amulet & Nicolas Armendariz

Création sonore et graphique
Solidarité

Objectif Avignon !

Sandrine Anglade

ESCM & MVC de Bayonne

Retour sur une aventure mémorable...
Grandir avec la culture

Les Boîtes à Histoires

Cécile Léna

Compagnie Léna d'Azy

Réalisation de maquettes sonores en carton
Projet théâtre & vidéo

12 MIN INSIDE

Camille Panonacle & Jonathan Michel

Compagnie Contrechamp

Réalisation d'un court métrage avec les élèves de 2nd du Lycée René Cassin de Bayonne
projet intergénérationnel

Étoffe de nos rêves

Sandrine Anglade

Compagnie Sandrine Anglade + Collectif Bilaka

Chant, théâtre, écriture, souvenirs, rêves ...
HORS LES MURS

Les jeunes au spectacle...

Quatre spectacles adaptés pour jouer partout
Les Ptits reporters

Les Hommes de la Terre

Émilie Le Borgne

Compagnie Le Théatre dans la Forêt

Création d'une fiction radiophonique avec les élèves du collège Albert Camus

Denboraldi librea (eskolaldi kanpoko emanaldiak) 

Eskolako erritmoaren berdin-berdina denez –hots, ikasturte baten iraupenekoa–, Eszena Nazionalaren denboraldiak ahala ematen die ingurumen desberdinetatik datozen kolegio eta lizeoetako ikasle askori ikuskizunak ikustera joateko.

Irailetik ekainera bitarte iragaten da denboraldia, lau hiritan: Baionan, Angelun, Bokalen eta Donibane Lohizunen. Bigarren mailako ikasleen kasuan, ikuskizun gehienak arratsez izaten dira, eskola-orduetatik kanpo, eta gehienetan astegunetan.

Akuilatzen zaitugu “Prezioak eta argibide praktikoak” atala kontsultatzera, zure etorrera antolatzeko, eta Eszena Nazionaleko publikoarekiko harremanetarako langile taldearekin harremanetan jartzera, ikuskizunetara etortzea antolatzeko. 

 

2025-2026ko eskola garaiko emanaldiak

Txiki-txikitatik ikuskizun biziak ikustera joateko aukera ematea biharko herritarren formakuntzan parte hartzea da, beren bizitzako ikusle-eragile bilakatzeko, beren emozioen eta bilaketen mirail bat eskainiz, munduari eskaintzen dioten behakoa zorrozten laguntzeko, beren iritzia moldatzeko eta, azkenean, beren hautuak egiteko. Hitz batez: handitzen laguntzea.

Eszena Nazionalak haur eta gazteen ikuskizunen programazioa eta eskola-garaiko emanaldiak eskaintzen ditu denboraldi bakoitzean. Ikus ezazu, lehenbailehen, denboraldi honetarako egitaraua :

2025-2026ko eskola-garaiko emanaldiak - LEHEN MAILA­­

2025-2026ko eskola-garaiko emanaldiak – BIGARREN MAILA

 

Ikuskizunera etortzeko eta hautuak egiteko aholkuak izateko, oraindanik jar zaitezke harremanetan publikoarekiko harremanetarako langile taldearekin

Bigarren mailako irakasleentzat 

Lehen mailako irakasleentzat eta eskolaz kanpoko gazte taldeentzat

Donibane Lohizuneko eremuko eta lurraldeetako gazte talde guzientzat ​

 

Prezioen politika

26 URTETIK BEHERAKOENTZAT

Eszena Nazionalak gazteendako prezio bat eskaintzen du 26 urtetik beherakoentzat, denboraldiko ikuskizun guztietara* joateko aukera ematen diena, gehienez 10 € ordainduta emanaldi bakoitzeko, kide-txartelik gabe**!

*prezio berezietatik kanpo
** frogagiri bat erakutsiz

IKASLEENTZAT ETA GAZTE TALDEENTZAT

Eskola-garaian edo eskolaz kanpo taldean datozen gazteek 6 € edo 10 €-ko prezioa ordainduko dute pertsonako, partaidetza-hitzarmen bat plantan ezartzearen ondorioz. 

Prezioak

  • Bigarren mailako ikasleek pertsonako 10 €-ko prezio murriztua izanen dute A eta B kategoriako ikuskizunetarako eta 6 €-koa C kategoriako ikuskizunetarako.
  • Eskolaz kanpo taldean datozen gazteek pertsonako 10 €-ko tarifa murriztua izanen dute A eta B kategoriako ikuskizunetarako eta 6 €-koa C kategoriako ikuskizunetarako
  • Lehen mailako ikasleek pertsonako 8 €-ko tarifa murriztua izanen dute A eta B kategoriako ikuskizunetarako eta 6 €-koa C kategoriako ikuskizunetarako .

Nola erreserbatu?

  1. Hauta itzazu zure ikuskizunak eta bidali zure hautuak Veronique Elissalde publikoarekiko harremanen arduradunari lehen mailako irakasleentzat eta eskolaz kanpoko taldeentzat eta Bergamote Gilles publikoarekiko harremanen arduradunari Donibane Lohizuneko eremuko eta lurraldeetako gazte talde guztientzat eta bigarren mailako irakasleentzat
  2. Konfirmazio-mezu bat edo aldaketa-proposamen bat errezibituko duzu. 
  3. Hautatutako ikuskizunen eskaera orria eginen da Eszena Nazionaleko txarteldegitik, eta mezu elektronikoz bidaliko da zure helbidera.
  4. Sina ezazu eta bidal ezazu eskaera orria mezu elektronikoz txarteldegira hiru aste pasatu baino lehen. Epe hori pasata, lekuak ez dira erreserbatuko.
  5. Ikasle edo gazte kopuruan aldaketaren bat gertatuz gero, bidali mezu elektroniko bat publikoarekiko harremanetarako arduradunari, emanaldiaren data baino 3 aste lehenagora arte. Epe hori pasata, erreserbatutako leku guztiak kobratuko zaizkizu. 
  6. Sartzeko txartelak hautatu duzun txarteldegian ezarriko dira zure esku, emanaldia baino lehen edo emanaldiaren gauean bertan. 
  7. Ikuskizunaren ondotik, faktura bat errezibituko duzu. Lekuak banku-transferentzia bidez, txeke bidez edo kultura-txartelaren bidez ordaindu behar dira.

 

KULTURA-TXARTELA: KUOTA KOLEKTIBOA
Balia zaitez kultura-txartelaren kuota kolektiboaz zure ikasleak ikuskizunak ikustera eramateko! Eszena Nazionalak zure ikasle taldeentzako eskaintzak linean jartzeko aukera du.

Deskargatu kultura-txartela erabiltzeko gure gidaliburua


HARREMANETARAKO : 

Ikuskizunera etortzeko eta hautuak egiteko aholkuak izateko, oraindanik jar zaitezke harremanetan publikoarekiko harremanetarako langile taldearekin. (Kasu, leku kopurua mugatua da eta proposamen bakoitza aztertu beharko da baieztatu baino lehen. Ikuskizunaren emanaldia aitzin gure langile taldearekin lehenbailehen harremanetan jar zaitez, otoi) :

Bigarren mailako irakasleentzat 

Lehen mailako irakasleentzat eta eskolaz kanpoko gazte taldeentzat :

Donibane Lohizuneko eremuko eta lurraldeetako gazte talde guzientzat :