Parte har ezazu: 5. eszena!

Eszena Nazionalaren jarduerak hartzen dituzten lau hirietatik haratago, artistak eta biztanleak elkarri lotzeko asmatutako espazioa da 5. Eszena, arteari abantaila emateko eta edonora joateko ahala emateko, hots, publiko guztiengana heltzeko. Espazio horretan, ikuskizun biziak zenbat eta gehiago ikusi, irakurri, entzun eta antzeztu, hainbat eta leku handiagoa hartzen du.

Artisten eta publikoen ibiltaritzako programa bat da 5. Eszena. Hala, ekintzen egitarau bat osatzen du, eta ikastetxeetan, liburutegietan, zinemetan, ospitaleetan, espetxean eta abarretan gauzatzen da. Eszena Nazionalaren eta bere lurraldearen arteko konexioa bermatzen du. Publiko mota guztiena den espazio bat da. Eta ikuskizuna beste gisa batez bizitzeko hitzorduen programa bat ere bada.

Gonbidatutako artisten presentziarekin estaltzen du lurraldea Hego Akitaniako Eszena Nazionalak. Batzuk hiri batetik bestera ibiltzen dira, beren itxura anitzeko obrak aurkezteko. Lurraldean gaindi ibiltzen dira, bertako biztanleak ezagutzeko, eta, hala, parte hartzen dute « 5. eszena » bat sortzen.

5. Eszena, artisten ibiltaritza da, Eszena Nazionalaren eta bere lurraldearen arteko konexioa, publiko mota guztiena den espazioa eta ikuskizuna beste modu batean bizitzeko hitzordu-egitaraua.