Hego Akitaniako Eszena Nazionala
Baiona, Angelu, Bokale eta Donibane Lohizune hirietako hainbat antzoki eta lekutan antolatutako 50 ikuskizunetik gora eskaintzen ditu Hego Akitaniako Eszena Nazionalak denboraldi bakoitzean. Alor anitzeko agertokia da. Kultura Ministerioak labelizatutako 78 erakundeko sare baten parte da. Aktiboki sostengatzen ditu sorkuntza eta hedapen artistiko garaikidea ikuskizun biziaren esparruan, eta, aldi berean, etengabe bilatzen du publiko guztiek aurkeztutako obretarako sarbidea izatea.
2019-2020ko denboralditik, Kultura Lankidetzarako Erakunde Publiko bat sortu denetik eta Damien Godet izendatu denetik erakundearen zuzendari gisa, proiektu artistiko eta kultural berri bat obratzen ari da. Lurraldeko hizkuntza-aberastasunen eta kultura-aniztasunaren oihartzun gisa, hemen errezibitzen diren ikuskizunek sonoritate anitzeko hizkuntzak aditzera ematen dituzte, eta formak eta diziplinak gurutzatzea proposatzen dute. Antzerkia, dantza, musika, zirkua, sorkuntza partekatuak, tailerrak, topaketak, klase handiak eta bestelako hitzordu ugaritan parte hartzen ahal duzu Eszena Nazionalean !
Hego Akitaniako Eszena Nazionala Frantzia metropolitanoan eta itsasoz haraindian banatutako 78 eszena nazionalen sarearen parte da. Kultura Ministerioak zehazten ditu eszena nazional haien misioak, hiru ardura eremutan oinarrituz :
- Erantzukizun artistikoa, populazio bati egindako alor anitzeko programazio baten proposamenaren bidez, gaur egungo ekoizpenaren korronte nagusiak islatuz, bereziki ikuskizun biziaren eremuan; erantzukizun hori artisten beraien aldean gauzatzen da, haien ikerketa- eta sorkuntza-lana erraztuz ;
- Erantzukizun profesionala, eszena nazionalek ahalbidetu duten lurraldearen antolaketa kulturalaz gain, orain, gainera, entrenamenduaren, animazioaren eta erreferentzien ardura berria dute inguruan duten sorkuntza eta hedapen artistikoaren panorama zabalagatik ;
- Erantzukizun publikoa, lurralde bati eta bere biztanleriari, eta beren osagai partikular guztiei, ematen zaien begirune etengabean islatzen dena. Lurralde hau hirigune handi baten tamainatik departamendu baten tamainara alda daiteke, baita gehiagora ere, egiten diren partaidetza publikoen aniztasunaren eta garrantziaren arabera.
Eginkizunen oinarri komun horren inguruan gauzatzen dira eszena nazionaletako zuzendaritza bakoitzaren proiektu artistiko eta kulturalak.
1990ean sortu zenetik, Hego Akitaniako Eszena Nazionala buru-belarri aritu da bere publikoen konposizio soziologikoa eta hedapen-eremua zabaltzen, sorkuntza garaikidearen adierazgarri diren ikuskizun eta gertakarien bidez
2019ko urtarrilaren 1ean, ordura arte 1901ko legearen araberako elkarte batek eramandako Eszena Nazionaleko jarduera eta baliabide multzoa transferitu zitzaion Frantziako estatuaren eta lurralde elkargoen ekimen bateratuaren bidez sortutako Hego Akitaniako Kultura Lankidetzarako Erakunde Publikoari (KLEP). Hauek dira hura finantzatzen laguntzen dutenak: Akitania Berria eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua eta Baiona, Angelu, Bokale eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak.
Hego Akitaniako Kultura Lankidetzarako Erakunde Publikoa KLEPen Lotura Batzorde Nazionaleko kidea da, Frantzia metropolitanoko eta itsasoz haraindiko 70 erakunde biltzen dituena.
Jean-Pierre Laflaquière jauna buru duen Hego Akitaniako KLEPen Zuzendaritza Batzordea honela osatua da:
BEREZKO KIDEAK
Frantziako Estatua
- Christopher Miles - Arte Sorkuntzako zuzendari nagusia
- Maylis Descazeaux - Akitania Berria eskualdeko kultura arazoetako eskualdeko zuzendaria
- Mathieu Duhamel - Baionako suprefeta
Akitania Berriko eskualdea
- Sandrine Derville - Akitania Berria Eskualde Kontseiluko lehendakariordea
- Mathieu Bergé - Akitania Berriko eskualdeko kontseilaria
Pirinio Atlantikoetako departamendua
- Nicole Darrasse - Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseilaria
- Joseba Erremundeguy - Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseilaria
Baionako Herriko Etxea
- Sophie Castel - Axuanta
- Yves Ugalde - Axuanta
- Émilie Larroze-Francezat - Zinegotzia
Angeluko Herriko Etxea
- Claude Olive - Auzapeza
- Jean-Pierre Laflaquière - Axuanta
- Christiane Bossavie - Zinegotzia
Bokaleko Herriko Etxea
- Francis Gonzalez - Auzapeza
Donibane Lohizuneko Herriko Etxea
- Pello Etcheverry - Axuanta
- Laurence Ledesma - Axuanta
PERTSONA KUALIFIKATUAK
- Delphine Bonvoisin
- Claire Duchez
- Florence Pradayrol
- Benoît Thieullent
- Julie Valère
LANGILEEN ORDEZKARIAK
- Mélina Dufourg & Roxana Ghita
KLEPen kontulari publikoa
- Claire Almodovar
Eszena Nazionalaren misioa da ikuskizun biziaren eremu osoak besarkatzea: antzerkia, dantza, zirkua, etab.
Forma estetiko desberdinek, publikoarekiko harremanek, esperimentazioek, egile-zinemak, arte plastikoetako sorkuntzak eta kultura zientifikoak osatzen dute erakunde horiek beren programazioa eraikitzeko erabiltzen duten eremu artistikoa, gehienetan uztartuz denboraldi bat eta festibal gisako hitzorduak.
Eszena nazionalen sarea Frantzia metropolitanoan eta itsasoz haraindian finkatutako 78 egiturek osatzen dute gaur egun.
ESZENA NAZIONALEK ENGAIAMENDU HAUEK HARTZEN DITUZTE
- arteei eta munduari irekitzea, eta ikuskizun biziaren, ikusizko arteen, zinemaren edo arte plastikoen eremu guztietan, estatuan zein nazioartean, beren jakin-mina pizteko gaitasuna duten profesionalek zuzentzea,
- lurraldean lankidetza-dinamika bat bultzatzea eta beren eragin-eremuko eragileak federatzea,
- sorkuntza sostengatzea eta laguntzea, zorroztasun artistikoa, lurraldearen saretzea eta obren zirkulazioa uztartzea,
- haur eta gazteak eta familiak erakartzea, imajinatzeko, entzuten egoteko, elkar ezagutzeko eta bila joateko momentuak eskaintzea, artearekiko zaletasuna transmititzeko,
- herritarrak inplikatzea, gonbidatzea, modu partekatuan ematea eta herritarren eta artisten arteko topaketak antolatzea.
BERE EGINKIZUNAK BETETZEKO
Hego Akitaniako Kultura Lankidetzarako Erakunde Publikoak honakoen dirulaguntzak eskuratzen ditu: Frantziako Kultura Ministerioa / Akitania Berriko Kultura Arazoetako Eskualdeko Zuzendaritza, Akitania Berriko Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua eta Baiona, Angelu, Bokale eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak.

































