Kide egitea / Txartelak / Prezioak

1. KIDE-TXARTELA*

Nahi dituzun ikuskizunak, nahi duzularik!

Adhésions et Pass en ligne

26 urtetik gorako helduak15 €
kide preziorako eskubidea ematen du
Kultura-egitura partaideetako kideak**
Gizarte- eta ekonomia-batzorde partaideak 
Déclic txartelaren jabeak (700 eurotik gorako familia-kozientea)
10 €
kide preziorako eskubidea ematen du
Gizarte laguntzen hartzaileak
(RSA socle, AAH, ASPA, 700 eurotik gorako familia-kozientea)
Enplegu galdegileak
Intermitenteak eta ikuskizuneko profesionalak
eskainia*** 
prezio solidariorako eskubidea ematen du

* Kide-txartela ezin da erosi ez bada gutxienez ikuskizunetarako leku bat erosten. 

** Malandain Ballet Biarritz, Ravel festibala, Iparraldeko Orkestra, Atalante zinema gela, Complicité Chimères, Biarritzeko Zinema Latinoamerikarraren Festibala, Ipar Euskal Herriko Goi-mailako Arte Eskola, UTLA.

*** Hiru hilabete baino gutxiagoko frogagiria aurkeztuz gero.

Kide egiteko formularioa

 

2. TXARTELAK*

Har itzazu 6 edo 10 ikuskizunetara sartzeko txartelak aukeran denboraldi osoan, eta, ondorioz, abantailazko prezioak izanen dituzu.

 Zale amorratuentzat !

ASKATASUN-TXARTELA  
10 ikuskizun aukeran
(prezio bereziak aparte)

180 €
hots 10 ikuskizun txarteleko 18 euroko prezioan
+ kide-txartela eskainia

 Jakin-mina dutenentzat !

GOGAIDETASUN-TXARTELA 
6 ikuskizun ezberdin artista lagundu, koprodukzio eta segitu
beharreko artisten 18 ikuskizunen artean nahieran hautatzekoak

72 €
hots 6 ikuskizun txarteleko 12 euroko prezioan
+ kide-txartela eskainia

*Txartelak banakakoak eta izendunak dira. Kide-txartela urririk eskuratzeko ahala ematen dute, eta, kide-txartel horri esker, 11. ikuskizunetik goiti (Askatasun-Txartela) edo 7. ikuskizunetik goiti (Gogaidetasun-Txartela) araberako kide-prezioaren abantaila izaten ahal da

Kide egiteko formularioa

3. IKUSKIZUNEN PREZIOAK

 ABC
Prezio OSOA34€24€12€
Prezio KIDE26€16€10€
Prezio SOLIDARIOA16€14€8€
26 urtez beherako GAZTE prezioa*10€10€6€

* Kide-txartelik behar izan gabe, baina frogagiri bat aurkeztuz gero

Prezio berezi batzuk, kategoriaz kanpokoak, kide egiteko formularioan eta araberako ikuskizunen web-orrietan ageri dira.

Kide egiteko formularioa

 

NOLA ORDAINDU ZURE KIDE-TXARTELA ETA SARTZEKO TXARTELAK? 

  1. Diru idorrez ordaintzea : eskudirutan, banku-txartelaren bidez, “Billetterie EPCC” hartzeduneko txekearen bidez, kultura-txekearen bidez, opor-txekearen bidez, Eszena Nazionalaren opari-txartelaren bidez edo Euskal Herria bihotzean txartelaren bidez.

  2. Lau alditan zatikatutako ordainketa (70 eurotik gorako erosketa): lehenik eskaera osoaren % 25 diru idorrez ordainduko da, eta, gero, hiru diru hartze automatiko eginen dira ondoko hilabeteetan. Bete gibelaldeko inprimakia. Erantsi zure izeneko bankuko nortasun agiria. Dosierra aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ean bururatuko da.

 

Prezio murriztuko kidetza-formula batzuetarako, zure NANa eta hiru hilabete baino gutxiagoko frogagiriak aurkeztu behar dira: egitura partaide baten kide-txartela, France Travail-eko agiria, RSA agiria, AAH agiria, ASPA agiria, 700 € edo gutxiagoko familia-kozientearen agiria, ikuskizun biziaren enplegatzaile-agiria, Déclic txartela.

 

NOLA ESKURATU DITZAKET KIDE-TXARTELA ETA SARTZEKO TXARTELAK?

  1. Baionako Michel Portal antzokiko, Angeluko Quintaou antzokiko eta Donibane Lohizuneko Tanka aretoko txarteldegietan, txarteldegiak irekitzen diren tenoreetan (ikus 3. or.).

  2. Erreserba Interneten bidez eta telefonoz* :

    Frogagiriak (partaidea, solidarioa) aurkeztu behar diren kidetza baten kasuan, sartzeko txartelak eta kide-txartela Baionako Michel Portal antzokian edo Angeluko Quintaou antzokian edo Donibane Lohizuneko Tanka aretoan eskuratu beharko dira, gehienez ere lehen ikuskizunaren data baino 72 ordu lehenago, norbere nortasun agiria aurkeztuz. Frogagiriak mezu elektronikoz bidali behar dira, erreserba egin eta 48 ordu pasatu baino lehen, helbide honetara: billetterie@scenenationale.fr.

    Frogagiririk aurkeztu behar ez den kidetza baten kasuan, kide-txartela Baionako Michel Portal antzokian edo Angeluko Quintaou antzokian edo Donibane Lohizuneko Tanka aretoan eskuratu beharko da. Sartzeko txartelak deskargatu eta zuzenean zure smartphonean eskuratzen ahalko dituzu, edo kide-txartelaren bila etortzean eskuratzen ahalko dituzu ere, NANa aurkezte hutsarekin.

    * Txeke bidezko ordainketak eskaera egin eta bost eguneko epean bidali beharko dira.

  3. Posta bidezko erreserba

    Bidal ezazu kide egiteko formulario hau helbide honetara: Hego Akitaniako Eszena Nazionala, Édouard Ducéré karrika, 1 – 64100 Baiona. Ez ahantz zure ordainketa edo sinaturiko diru kentze automatikorako agindua juntatzea, bankuko nortasun agiriarekin batera, hautatutako ordainbidearen arabera. Partaide eta solidario kidetza-formuletarako, nahitaez aurkeztu behar dira frogagiriak eta NANaren fotokopia. Beste kide baten edo batzuen ondoan jarri nahi baduzu, igor otoi formularioak batera. Sartzeko txartelak eta kide-txartela eskuratzen ahalko dira kide egiteko formularioan hautatu duzun antzokiko txarteldegian, edo, bestela, zure etxera bidaliko dira, aitzinetik hala eskatuz gero eta 2 euro gehiago ordainduta.

    Zure kide-txartelak eta mota bateko edo beste txartelek ahala ematen dizute sartzeko txartelak preziorik hoberenetan erreserbatzeko, denboraldi osoan. Sartzeko txartelak deskargatu eta zuzenean eskuratu ditzakezu zure smartphonean edo antzokietako txarteldegian eskura ditzakezu NANa aurkeztuz.

 

GARRANTZITSUA

  • Ezin izanen da kide-txartelaren kopiarik eman.
  • Sartzeko txartelak berriz editatzen ahalko dira, 1 euroko kostuarekin.
  • Sartzeko txartelarekin batera aurkeztu beharko da kide-txartela.
  • Sartzeko txartelak ez dira berriz hartzen, ez trukatzen, ez gibelera ordaintzen.

Adhésions et Pass en ligne