Helgarritasuna

Eszena Nazionalak arreta berezia jartzen du ahalmen urritasuna duten pertsonen harreran. Laguntza-tresna egokituak plantan ezarri ditu (lehentasunezko harrera, tarifa-politika espezifikoa eta abar), pertsona guztientzat den antzokia izateko. Horietaz baliatzeko, beharrezkoa da zure egoeraren berri ematea ikuskizunetako txartelak erreserbatu bezain laster.

Ahalmen urriko helduentzako laguntzaren hartzaileek, frogagiria aurkeztuz gero, 6 euroko kide-txartelaren abantaila dute. Ahalmen urritasunagatik laguntzaile bat behar duten pertsonen kasuan, laguntzaile hori urririk etortzen ahal da.

Argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan Véronique Elissalde publikoarekiko harremanetarako arduradunarekin : veronique.elissaldescenenationale.fr
 

Ahalmen urriko pertsonei harrera egitea

Mugikortasun urriko ikusleak

Gure areto eta ikuskizun gehienetan gurpil-aulkian ibiltzen diren edota mugikortasun urritasuna duten pertsonak sar daitezke:

Emanaldia baino hiru egun lehenago arte, gurpil-aulkian dabiltzanentzat erreserbatutako lekuak daude aretoetan (horietaz baliatzeko, erreserba egitean zure egoeraren berri eman ezazu, otoi).

Sartzeko bideei eta igogailuei esker, sartzeko errazbideak daude

Lehentasunezko harrera egiten da (ager zaitez txarteldegira emanaldia hasi baino lehen, zure kokalekuraino eraman zaitzaten).

Ikusle elkorrak edo entzumen-arazoak dituzten ikusleak

Soinu anplifikazioko sistema dago Baionako antzokian eta Angeluko Quintaou antzokiko areto handian: audio kaskoak eskura jar daitezke, nortasun agiri baten truke.

Horietaz baliatzeko, erreserba itzazu mezu elektroniko bat bidaliz, emanaldia baino 3 egun lehenago gutxienez, helbide honetan: :

veronique.elissaldescenenationale.fr

 

Ikusle itsuak edo ikusmen urrikoak

Ikuskizunen arratsetan letra lodiago eta kontrastatuagoko aretoko programa eskura ezar daiteke (horretaz baliatzeko, horren beharra adieraz iezaiozu txarteldegiari, emanaldia baino astebete lehenago gutxienez).


Lehentasunezko harrera egiten da (ager zaitez txarteldegira emanaldia hasi baino lehen, zure kokalekuraino eraman zaitzaten).

Audio-deskribapen zerbitzu bat eskaintzen duten antzezpenak;

Hauetaz baliatzeko, milesker e-mailez erreserbatzea, gutxienez antzezpena baino 3 egun lehenago, ondoko helbidean : veronique.elissaldescenenationale.fr

Neige

Pauline Bureau / La part des anges
ven. 19.12.25 > 20 h
Bayonne > Théâtre Michel Portal

Bovary Madame

jeu. 26.02.26 > 20h
Anglet
> Théâtre Quintaou

Après le feu

Sarah Seignobosc
dim. 22.03.26 > 17h
Bayonne
> Théâtre Michel Portal