Denboraldiko egitaraua irakurri eta dudaz betea zara, proposamen bikain horien guztien artean zein ikuskizun ikustera joan ez dakizula? Ez duzu artista edo konpainiarik ezagutzen, eta zure buruari galdetzen diozu zerk bultzatuko ote zaituen haiek ezagutzera etortzera?
Gai, forma edo errepertorio bertsuak dituzten edo elkarren osagarriak diren ikuskizunak biltzen dituzten zenbait “ikusleen ibilbide” proposatzen dizkizugu. Izan ere, ibilbide horiek gai bati behako bat eskaintzeko, egile edo arte bat bereganatzeko eta gai beretik abiatutako bilakaera posibleak ikusteko hainbat modu dira.
Liburu-saltzaile batek proposatuko lituzkeen irakurketa-aholkuen modura, iradokizunak baino ez ditugu egiten hor, txarteldegiarekin zerikusirik ez duen betebeharrik gabe. Gainera, kide-txartelaren printzipioak zure hautuak egiteko libre uzten zaitu.