ImmerS(i)ONS

Murgil zaitez ezustekoan...

Denboraldia bururatuko da ibai batek itsasoarekin bat egiten duen bezala: zabalduz, gainezka eginez, formaz aldatuz.

Denboraldia molde ederrean bururatzeko eta ezustekoan murgiltzeko gonbidapena da IMMERS(I)ONS: kanpoan, gauaz, oinak uretan, belarriak zabal-zabalik.

Maiatzaren 22tik ekainaren 13ra, batzuetan aretoetatik kanpo, ohiko denboratik kanpo, inoiz ikusi gabeko lau esperientziak ura izanen dute gai nagusi gisa. Lehenik, antzokian pasatako gau oso bat, murgildurik, uhinetan, zurrunbiloan. Gero, izaki argitsuz beteriko ozeanoa, niniendako. Ondotik, bere istorioak kontatzen dituen erreka. Eta azkenik, soinu-kanpamendu bat eta etxolak, parke arbolatsu batean, non hitzek paisaien eraldaketa eta naturarekin dugun harremanaren bilakaera galdekatzen baitute.

Urak dena zeharkatzen du: ikuskizunak, lurraldeak, gorputzak.

Jarrai iezaiozu korronteari.