Nu(i)t en ondes
Maylis Raynal + Alcôme + Invités
Nu(i)t en ondes
Maylis Raynal + Alcôme + Invités
Zer gertatzen da antzerki batek lo egiten ez duelarik? Uhintzen da, flotatzen du, zurrunbilotzen da...
Gau honek ez du parekorik izanen. Egun bukaeratik goizaldera, Quintaou Antzokia zuena izanen da. Espazioak gainezka eginen du, flotagarri eta bibrakor bihurtuko da. Besaulkietan jarririk, oheetan etzanik edota zutik dantzan, ametsetan, noraezean eta bestela entzuten ariko zarete. Maylis Raynal artista kidearekin, Alcôme konpainiarekin eta gonbidatu askorekin –musikariak, soinu artistak, lekukoak–, gaua itsaspeko zeharkaldi bat bezala iraganen da, ura lurraldetzat harturik.
Alcôme konpainiak antzokiaren bihotzean bere akusmonioa hedatuko du, hots, bozgorailu-orkestra, publikoa 360º-tan inguratuko duena, erabateko soinu-murgiltze baterako. Sorkuntza elektroakustiko berriak, esperientzia musikalak, artearen eta zientziaren arteko elkarrizketak, DJ saioak eta abar. Dena pentsatua izan da bereziki gau horretarako, itsas munduaren edertasun hauskorra pentsatzeko eta ozeano amaigabeetan murgiltzeko.
Egunsentian, belarriak oraindik ontsa beterik, Enchevêtré·e·s-en soinu-kanpamendutik aterako zarete. Kanbiaturik, menturaz.
sam. 22.05.27 > horaire à déterminer
Angelu > Quintaou Antzokia (sala handia + ttikia)
Egitarau osoa azaro erditsutan iragarriko da
Prezioak B
- 26 urtez beherako gazte prezioa : 10 €
- Prezio solidarioa : 14 €
- Kide prezioa : 16 €
- Prezio osoa : 24 €
Zuk ere nahiko zenuke

Les Enchevêtré.e.s – Bivouac sonore
Barbara & Sarah Métais-Chastanier

Fête la mort !
Maylis Raynal & Collectif Myr'

Au fil de la Nive
Opéra Pagaï
