Taldean ikustekoa – Haur eta gazteentzat

Denboraldi guziz, Hego Akitaniako Eszena Nazionalak haurrendako egokiak diren ikusgarriak eskaintzen dizkizu. Dantza, antzerkia, musika eta zirkua uztartzen dituzten ikuskizun disziplinagabeek aukera emango dizute gaurko sorkuntzatik hurbilen esperientzia bereziak bizitzeko. Beste kontzertu eta dantza eta zirku ikusgarri batzuk ere familian partekatzeko ikusgarriak izan daitezke.

26 urtetik beherakoak denboraldiko ikusgarri guzietan sartzen dira (prezio bereziak izan ezik) gazte tarifan (6 €edo 10 €) atxikimendu txartelik gabe. (Egiaztagiri bat eska dakieke handienei).

Egunean zehar aurkezten diren "Tribu" ikusgarrien ondotik, txokolate bero bat eskaintzen zaie familia guziei!