AHIMSA | Les Voyageurs
Thierry Escarmant
Écrire un mouvement
AHIMSA | Les Voyageurs
Thierry Escarmant
Écrire un mouvement
Enpatia eta onginahiari buruzko zeharkaldi poetikoa.
Eszenatokian, antzezle-dantzari batek arte berezi bat erakusten du, eta mugimendu bakoitzak hitz bat eskatzen duela dirudi. Bere ondoan, dantzari gazte birtuoso bat dago. Dantza, testua eta irudia elkarrizketan ari dira, intuizio sinple bat entzunarazteko: performancera bideratutako mundu batean, erritmoa moteltzea, entzutea eta harremanetan jartzea dira, beharbada, geratzen zaizkigun keinu erradikalenak.
Ahimsa sanskritozko hitz bat da, hitzez hitz "indarkeriarik eza" erran nahi duena. Besteenganako indarkeriarik ezaren printzipio etikoa adierazten du, baina baita norberarekikoa ere. Roman Krznaric, Marshall Rosenberg eta Serge Tisseronen lanetan inspiratuz, Thierry Escarmant koreografoak enpatia aztertzen du, ez sentimendu gisa, landu beharreko gaitasun gisa baizik, munduarekin eta besteekin ditugun harremanak aldatzeko gaitasun gisa.
Urrats bat bazterrera egiteko eta emozioak iragaten uzteko gomita.
dim. 04.04.27 > 11h + 17h
Angelu > Quintaou Antzokia (sala ttikia)
Prezioak C
- 26 urtez beherako gazte prezioa : 6 €
- Prezio solidarioa : 8 €
- Kide prezioa : 10 €
- Prezio osoa : 12 €
Chorégraphie et mise en scène : Thierry Escarmant — Avec : Fanny Avram (jeu, danse), Nathan Nouqueret (danse) — Assistant : Victor Virnot — Musique et composition : Stéphane Garin — Design sonore : Benoit Courribet — Scénographe, plasticienne : Philomena Oomens — Création lumière : Frédérique Barrère — Régie son : Jérémy Pompey
Partenaires : Ville de Pau, Conseil départemental des Pyrénées-Atlantiques, Région Nouvelle-Aquitaine, ministère de la Culture – DRAC Nouvelle-Aquitaine, OARA - Office Artistique de la Région Nouvelle-Aquitaine, Espaces Pluriels - Scène conventionnée Pau, L'Agora – Billère, Ligue de l'enseignement des Landes, Scène de territoire Agglo Bocage Bressuirais, Scène conventionnée d'Intérêt national, L'Avant-scène –Scène conventionnée de Cognac, Scène nationale du Sud-Aquitain, Espace James Chambaud– Lons, ADAMI
Zuk ere nahiko zenuke

La Chambre de Warren
Émilie Le Borgne
Le Théâtre dans la Forêt

Dark Circus
Romain Bermond & Jean-Baptiste Maillet
Stereoptik

Le Bain
Gaëlle Bourges
association Os






