Hamlet
Thibault Perrenoud
d'après William Shakespeare
Hamlet
Thibault Perrenoud
d'après William Shakespeare
William Shakespearen obraren arabera
Nehoiz ikusi gabeko Hamleten bertsio laburtu honetan, hiru aktorek rol guziak antzezten dituzte, eta, hala, Shakespeareren goi-obra kontatu zein jokatzen dute. Publikoak, dispositiboaren muinean, antzezleak inguratzen ditu. Erritmoa bizia da, eta aktoreen joko mamitsu eta 360 gradutakoak gordin eta artifiziorik gabeko antzerkia ezagutarazten du.
Antzezlana hiru zeremonia etenetan hedatzen da: ezkontza, antzerkia eta ehorzketak. Antzerkia antzerkiaren barnean, tragikomedia, mise en abyme eta ispilu-jokoak. Dramaturgia berri honek Gertrude, Hamleten ama, jartzen du dramaren erdigunean. Denak bat egiten du harekin: botereak, desirak, hobenak, beldurrak. Baina, behin mekanika tragikoa abiaturik, eromenaren teatroa da, joria eta alaia, galdera existentzialak egiten dituena: iraganeko belaunaldien legeen arabera bizi behar ote dugu? Gure aiten mamuak obeditu behar ote ditugu? Indarkeriari indarkeriaz erantzun behar ote zaio?
To be or not to be, that is - oraindik eta beti - the question.
jeu. 01 + ven. 02.10.26 > 20h
Bokale > Apollo – dantzaldi sala
+ dim. 04.10.26 > 17h
Donibane Lohizune > Tanka - Peyuco Duhart Kultur zentroa
Prezioak C
- 26 urtez beherako gazte prezioa : 6 €
- Prezio solidarioa : 8 €
- Kide prezioa : 10 €
- Prezio osoa : 12 €
Mise en scène : Thibault Perrenoud — Traduction, adaptation et dramaturgie :Clément Camar-Mercier — Comédien.n.e.s :Aurore Paris, Guillaume Motte, Thibault Perrenoud — Production :Compagnie Thibault Perrenoud — Scénographie : Jean Perrenoud — Lumières : Nicolas Faucheux — Costumes : Emmanuelle Thomas — Collaboration artistique : Mathieu Boisliveau — Régies : Raphaël Barani — Coproduction : Théâtre des Ilets - CDN de Montluçon, La Comète - Scène nationale de Châlons-en-Champagne, Le Parvis - Scène Nationale de Tarbes-Pyrénées, l'Azimut - Antony Châtenay-Malabry, Festival d'Avignon.









