GABI HARTMANN

GABI HARTMANN

La Femme aux yeux de sel bigarren disko anbiziotsua argitaraturik, Gabi Hartmann artista jazz eszenaren lehen lerrora itzuli da, eta bere proposamenaren berezitasuna berretsi du. 

Kantu batetik bestera, Salindaren bideari jarraitzen diogu. Uharte amestu bateko bizitzailea da hura, eta isuritako malko ttipienaren ondorioz bere gatz-begiak urtzen zaizkio. Bidaia bati ekiten dio beraz, erremedio baten bila. 

Hala, kantu bakoitzak dekoratu berri bat erakusten du, eta hitz zorrotzek bizi baten itzulia kontatzen dute. Eragin anitzak eta koloretsuak entzun daitezke musikan. 

Poesia malenkoniatsuko disko bat da hau, konposizio sofistikatuak dituena. Artistaren ahots paregabea liluragarria da. 

      Jazzeko printzesa berria 

sam. 31.01.26 > 20h
Boucau > Apollo

Musika
Iraupen : 1h30

Prezioak B

  • 26 urtez beherako gazte prezioa : 10 €
  • Prezio solidarioa : 14 €
  • Kide prezioa : 16 €
  • Prezio osoa : 24 €
Placement numéroté

Gabi Hartmann avec : Piano : Florian Robin / Guitare : Abdoulaye Kouyate / Basse : Jérôme Arrighi / Batterie : Arthur Allard / Violoncelle : Galadrielle Verchère