LA YEGROS
Haz Tour
LA YEGROS
Haz Tour
Nu-cumbia musika estiloaren ezin eztabaidatuzko erregina da La Yegros. Haz disko berria aurkeztuko du Donibane Lohizunen.
Magnetikoa, psikodelikoa eta inkantagarria. Argentinako tornadoak mundu lehergarri eta bizi-bizi batera darama publikoa.
Disko berri honetan, Hego Amerikako folklorean oinarritzen segitzen du La Yegrosek, baina musika garaikideak xurgatzen ditu baita ere, eta, horrela, nahasketa bikaina sortzen du, non instrumentu akustikoek instrumentu elektronikoen errepikekin eta sampleekin topo egiten baitute.
2.0 folklorea da La Yegros-ena. Bere inspirazio nabarraz elikatzen da, batzuetan amultsu, besteetan bero. Maitasun eta sentimendu kontrajarrien ereserki gisa irudikatua da, eszena beti jomugan duela.
Arras tirriagarria !
Hego Amerikako musika tradizioak eta gaur egungo erritmo elektronikoak

sam. 18.10.25 > 20h
Saint-Jean-de-Luz > Tanka – Centre culturel Peyuco Duhart
Prezioak B
- 26 urtez beherako gazte prezioa : 10 €
- Prezio solidarioa : 14 €
- Kide prezioa : 16 €
- Prezio osoa : 24 €
La Yegros : chant / Lise Belperron : accordéon / Vanesa Garcia : percussions / David Maldonado : guitare / Frieder Licht : électronique/Mpc








