WAYQEYCUNA

Tiziano Cruz

WAYQEYCUNA

Tiziano Cruz

Kitxua hizkuntzan, Wayqeycuna hitzak –literalki, "neure anaiak"– bi gauza adierazten ditu: odol-loturak eta Tizianoren sorterri den Argentinako iparraldeko komunitatea. 

Familiaren eta kolonialismoaren historia kritikoa gurutzatzen dituen lan autobiografiko honetan, herri ikusezinen enbaxadore honek, erritual autoktono baten bidez, barne bakea eta adiskidetzea bilatzen ditu. 

Arreba hil zitzaiolarik hasitako trilogia autobiografiko baten hirugarren atala da Wayqeycuna. Atal bakoitza kantu gisa pentsatu zuen. Tristura eta amorrua adierazi ondoan, nor bere buruarekin adiskidetzearen eta besteari uko egitearen txanda da: Europako kultura eta espainola alde batera uztea, nork bere erroak berriz aurkitzeko.  

Hitzen eta irudien bidez, Andetako goi ordokietako bizia aipatzen du artistak: haurtzaroko poztasuna eta jostetak, herritarrak biltzeko besta giroko tradizioak, baina baita pobrezia, bazterketa eta arriskua ere. Nork bere buruaren berriz ezagutze hori arbasoen erritualen bidez egiten da. Eta poesia hori mingarria da. Wayqeycunak bururapen gisako bat dakar; gisako bat baizik ez, zeren, doluaren irudiko, Tiziano Cruzen kantua ez baita sekula zinez bururatzen: gure baitan segitzen du bururatu eta gero ere, luzaz. 

                    "Entre tu y yo quièn pedirá perdón ? "

mar. 10 + mer. 11.03.26 > 20h
Bayonne > Théâtre Michel Portal

Antzerkia
Iraupen : 1h10

Gazteleraz eta kitxuaz aurkeztua, frantsesez gainditua

Prezioak C

  • 26 urtez beherako gazte prezioa : 6 €
  • Prezio solidarioa : 8 €
  • Kide prezioa : 10 €
  • Prezio osoa : 12 €
Placement numéroté